Urtebete itsasargian
LIBURUARI BURUZ:- Irakurri dudan liburuaren izenburua “Urtebete itsasargian” da eta Miren Agur Meabe idazleak idatzi du. Liburu hau Elkar argitaletxeak argitaratu du.
- Liburu hau, gelakide batek gomendatu egin zidan horregatik aukeratu du, baina jadanik nik, idazle honen liburu bat irakurri nuen eta liburu honen izenburua eta liburuaren azala irakurtzean eta ikustean interesgarri iruditu zitzaidan.
- Hau da argitaletxeak eman duen laburpena: http://www.galtzagorri.org/euskara/idazleak/miren-agur-meabe-plaza/bibliografia/urtebete-itsasargian?p=1-ek .Eta hau da liburuaren atzealdean dagoen laburpen txikia: “1936ko uda. Gerra hasi berri da, eta Jon Garraitzetara iritsi da, osabarengana. Urtebete pasatuko du itsasargian. Urte horretan, aldatzen ikusiko ditu bere burua, bere bizitza eta bere ingurua: maitasuna eta gorrotoa ezagutuko ditu, gizakiak duen onena eta txarrena, baita herri baten sufrimendua eta itxaropena ere.”
-
Hona hemen idazleari buruz aurkitu dudan informazioa:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Miren_Agur_Meabe http://www.basqueliterature.com/es/katalogoak/egileak/meabe (web orrialde hau erdaraz dago.)http://www.miren-agur-meabe.com/edukia.php?id=1&hk=eu
- Liburuaren eta Miren Agur Meaberen irudi bana: http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka93/28/Auzoka93_2803_urtebete_itsasargian.jpg http://www.diversity.org.mk/images/avtori/Miren_Agur_Meabe.jpg
LIBURUA IRAKURRI OSTEAN:
- Liburu hau irakurri haurretik, primerakoa izango zela pentsatu nuen, lagun pare batzuek gomendatu zidatelako eta aldizkari batean sari bat eman ziotela irakurri nuelako. Liburua irakurtzen hasi nintzenean, aspergarri samarra iruditu zitzaidan, gertaerak pixkanaka-pixkanaka gertatzen zirelako. Liburua amaituta daukadala, egia esanda ez zait gustatu, gerrari buruz doalako eta misteriorik ez daukalako.
- Liburua atseginez irakurri dut, baina lehenago esan dudan bezala, liburuaren drama ez zait gustatu.
- Liburua ona da, baina niri ez zaizkit horrelako liburuak gustatzen. Behar bada, gerrari buruz eta historiari buruzko liburuak gustatzen zaizkionari, irakurtzen disfrutatuko du. Baina bai, gomendatuko nuke.
- Ezin dut esan, idazle honen beste libururik irakurriko dudanik, baina aldez aurretik liburua ikusi beharko nuen: izenburua, portada, liburuari buruz informazioa bilatu zertaz doan jakiteko…
- Ez dut aurkitu nire gustuko beste libururik.
